Praileaitz I haitzuloaren inguruan jarduera guztiak gelditzeko eskatu dio Legebiltzarrak Lakuari

Gara.net 2007.12.14

PREMIAZKOA. Gasteizko Legebiltzarraren osoko bilkurak Praileaitz I haitzuloaren inguruan dauden jarduera guztiak gelditzeko eskatu dio Lakuako Gobernuari.Praieaitz babesteko legez besteko proposamena Ezker Abertzalea, PSE, EA eta EBren babesarekin onartu dute. EAJ eta PP abstenitu egin dira.

Ekimena aurkeztu zuten alderdiek (PSE, Ezker Abertzalea eta Aralar) gogora ekarri dute Praileaitz I barruan Europan azkeneko hamarkadetan aurkitutako Goi Paleolitoko aztarnategi garrantzitsuenetako bat aztertzen ari direla, eta gunea «erremediogabeki irentsia izaten» ari dela Sasiolako harrobiaren jardueraren ondorioz.

Haitzuloaren ingurunea babesteko «gehigarrizko babes-eremu bat» ezarri beharra dagoela diote, eta era berean leize-zuloa dagoen mendi-hegala gorde.

Proposamenean Lakuako Gobernuari eskatzen diote indarrean dagoen dekretua aldatu edo handitu dezala, Praileaitz I haitzuloan dagoen mendi-hegal guztia babes dadin eta leize-zuloaren ingurune naturala osoki kontserbatzeko.

Hori egin bitartean, ingurune horretan jarduera guztiak bertan behera utz daitezela galdegiten diote, eta horrekin batera lege «esplizituagoak» garatu daitezela «lehenbailehen, haien bitartez lortu ahal izan dadin horrelako guneak benetan babestea ahalik eta lasterren».

Eztabaidan, EAJk defendatu du uztailean atera zen dekretuarekin eta Gipuzkoako Diputazioak hartu dituen neurriekin haitzuloa «ongi eta nahikoa babestuta» dagoela.

361 aditu

Joan zen asteazkenean, munduko 361 adituk Praileaitz I eta bere mendi-hegalaren alde sinatu duten agiria aurkeztu zuten, gaurko eztabaidaren bezperan

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: