2010/04/11 |Berria
DEBA
Itsasertzetako Legeak babestutako Sasiolako harrobiaren eremuan -Praileaitzen ondoan- Zeleta enpresaren makinek lanean jarraitzen dutela salatu du Mutriku Natur Taldeak (MNT), eta ostiralean ateratako argazkia erakutsi du. Jarduera horrengatik, MNTk salaketa jarri zuen Eibarko epaitegian eta Uraren Euskal Agentzian duela aste batzuk. «Gertatzen ari dena ez sinestekoa da, legeak babestutako magala jaten ari da Zeleta», adierazi du talde ekologistak. Praileaitzen auzia Eusko Legebiltzarreko Kultura batzordean aztertuko dute asteartean. Blanca Urgell Kultura sailburua eta Aranzadi eta Praileaitzen Lagunak elkarteetako kideak agertuko dira.
Deja una respuesta