Praileaitzen ingurua babestuko du Itsasertzeko Legeak, oraingoz

Mutriku Mutriku Natur Taldearen helegitea dela-eta, mendi hegala ez ukitzeko ohartarazi diote harrobiari.

Edurne burgaña (Hitza, 2008-II-28)  hitza_menulogo.gif

Espainiako Itsasertzetako Legeak behin-behinean babestuko du Praileaitz aztarnategiaren ingurua; hau da, haitzuloaren mendi hegala. Deba ibaiaren hegalak ¬100 metroko eremua¬ lege horren eraginpean daude Sasiolako harrobiaren inguruan, eta dagokion administrazioak ez du baimenik eman harrobiak duen jarduerarako. Mutriku Natur Taldeak azaroan aukeztu zuen helegite administratiboa.

Orain hartutako erabakiaren aurrean, «atzo baino pozago, baina ez oso pozik» daudela azaldu du Mutriku Natur Taldeko Rafa Perezek. «Azaroan sartu genuen helegitea epailearen aurrean, eta orain hasi dira mugitzen. Otsailaren 10ean gelditu ziren».

Azalpen eske

Miren Azkarate Jaurlaritzako Kultura sailburuak Legebiltzarrean egindako Sailaren batzordean jakinarazi zuenez, Uraren Euskal Agentziak Praileaitzen mendi hegalean jarduerarik ez egiteko ohartarzi dio Zeleta SL enpresari, otsailaren 15ean eginbideak hasi zituelako MNT-ren helegitea dela eta. Auzia argitu artean, deba ibaiaren hegala babesturik egongo da. Momentuz, Goi Paleolitoko haitzuloaren inguruneak babesa edukiko du, Kultura Sailaren babes dekretutik kanpo, harik eta Ingurumen Sailak erabaki bat hartzen duen arte.

Hala ere, Rafa Perezek argi dauka MNTak egin behar duena: «Guk presioa sartzen jarraituko dugu. Badakigu aurkari gogorrak ditugula, baina gure bidean jarraituko dugu».

Orain arte Praileaitzen inguruan egin diren gauzak gaizki egin direlakoan dago Mutrikuko taldea: «Norbaitek gaizki egin ditu bere lanak, eta guk azalpenak eskatzen dizkiegu kargu publikoak dituztenei».

Harrobiko beharrak egiteko baimena Ingurumen Sailean eskatu behar dela ¬eta handik Madrilera bideratzen dutela¬ zehaztu du Perezek. «Guk Madrilera jo dugu zuzenean, eta han inolako baimenik ez dutela eskatu azaldu digute. Bi urteko epea egoten da baimenak eskatzeko, eta harrobia hori baino lehenago hasi ziren lantzen, beraz, orain, epez kanpo daude baimena eskatzeko».

«Balore kulturala da»

Orain, beraz, momentuz, lanak gelditu beharko dituzte. Baina arazo bat dagoela dio MNT-koak: «Harrobia ustiatzeko beharrak egiten dituen enpresariak dirua eskatzen du ordainetan. Eta lur hori publikoa da. Kontzesioa eskatu arren, doan eman zitzaion, eta orain dirua eskatzea ez da justua. Beraz, guk, dirua eskatu beharrean, lehendabizi lurra lehen zegoen moduan uzteko eskatzen diogu; lehengo erara bueltatzeko. Azken finean, lur hori publikoa izanda, eta baimen gabe lana egin eta gero, hala izan beharko litzatekeela uste dugu».

Parileaitzen, lehen, sei edo zazpi langile inguru zeudela zehaztu du Perezek, eta azken denboran bikoiztu egin dela kopurua. «Guk ez daukagu ezer langile horien aurka. Eta espero dugu beste lanen bat erraz topatzea».

Praileaitz altxor moduan ikusten du Perezek: «Balore kulturala da, eta gu pentsatzen gaude ze etekin atera. Harrobi asko daude inguruan, eta turismo aldetik zerbait egin daiteke. Eskualdearentzako etekin ekonomikoa izango litzateke, azken batean».

Amaitzeko, Mutriku-Sasiola ere leku berean egingo dela gehitu du Perezek. «Balore arkeologiko handia dauka tokiak, eta guk beste proposamen bat daukagu: kostako bidea konpontzea».

                                       dsc09645.jpg

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: