EUSKO JAURLARITZAK 2007KO UZTAILAREN 17 AN ONARTURIKO DEKRETUARI BURUZKO ADIERAZPENA
Debako PRAILEAITZ I koba-zuloa Kultur Ondasun aitortuz Eusko Jaurlaritzak onetsi duen dekretuak goibeldu eta izutu egin gaitu, erabat murritza baita arkeologi ondare historikotik babesten duen zatia.
Aitortzen du Sasiolako harrobiaren ustiaketak aski hondatua daukala dogoeneko aipagai dugun ingurumaria, baina, ez du inolako konponbiderik agintzen; aitzitik, Zeleta enpresak jada lortuak dituen ustiapen eskubideak aitzakia juridikotzat harturik, zenbait eremuren ustiapena ahalbidetu egiten du.
Dekretu hau iraingarri zaiola ondare historikoari, uste dugu, eta hori ezin dugu onets. Beraz, berrazter dezatela egin duena, eskatzen diegu Eusko Jaurlaritzari eta Ibarretxe Lehendakariari berari, irakur dezatela astiro bailara honetako gizarte nahiz instituzio talde guztiek, egunak joan eta egunak etorri, eskatzen ari garena: alda dezatela Dekretuaren edukia, aztarnategiak, harrobiaren eraginez, bizi duen arriskua zentzuz aztertu ondoren, babesten duen eremua laburregia izanik, arrisku berria sortzen baitu koba-zuloaren aurka.
Larritasun hau aintzat harturik, orain bertan eta betirako, itxiaraz dezatela harrobia, eskatzen diegu, inguru osoaren hondamendia dakarrelako, eta ingurune hondatu guztia lehengoratzeko bitartekoak jar ditzatela, horrela, Debabarrena bailarari proiektu estrategiko bat burutzeko ahalbidea berreskuratuz, Dekretu honek ez baitu, inola ere, ziurtatzen koba zuloaren, bertako aztarnategiaren eta paleolitos aroko pinturen babesik.
Aintzat har dezazuela, eskatzen diziegu, Aranzadi Zientzi Elkartearen informe zientifikoa ondarearen berreskuratze bidea zehazterakoan oinarrizko ardatz izan dakien.
Izugarrizko astakeria de Eusko Jaurlaritzak berak herritarrei et honetan bizkar ematea, harrobiaren jardun erasokorra lagunduz.
Ahal ditugun ekintzak aurrera eramaten saiatuko gara gizabidezko gure helburua lortzeko: Ingurunea babestu eta hori hondatzen ari zaigun harrobia geldiarari.
Debako Praileaitz SOS
Berriketan, Debako herri aldizkaria, 108 zenbakia.
Deja una respuesta