Gara 2007.12.05
Sinatzaileen artean, prehistoria eta arkeologiaren munduarekin zerikusia duten nazioarteko eta bertako 200 bat eragile daude, eta guztiek Prailehaitz haitzuloaren eta bera kokatzen den mendi hegalaren kontserbazioa defendatzen dute, Goi Pleistozenoaren amaierako euskal historiaurrea ulertu ahal izateko.
Sinatzaileek izenpetutako testuaren arabera, ikerketa arkeologikoetan «soilik objektu bitxiak edota paregabeak eta monumentuak aztertzetik, aztarnategia bere osotasunean ikertzera igaro da, eta arkeologiak azken aldian, berriz, bera kokatzen den lurraldea ere bai».
Ildo beretik, arkeologia ikerketa lerroek tokien eta aztarnategien ikerketaz gain, «hauen kontserbazioa eta sendotzea bultzatzen dute», eta jarduera horien guztien azken helburua lortutako emaitzak «ikerkuntzarantz edo irakaskuntzarantz bideratzeaz gain, erakusketarn edo musealizatzearen bitartez» gizarte osoan zabaltzea da.
Horregatik, gaur egun ez dira soilik aztertzen haitzuloak eta haien edukiak. «Paisaiak, egunerokoaren eta sagratuaren batasun orokorraren katalizatzaile dira, garrantzia erabakitzailea hartzen du gertaera historikoa bere osotasunean ulertzeko».
Baina Euskal Herrian ez dira sakratutasuna agerian lagatzen duten horrenbeste leku prehistoriko eta horien kontserbazioak kezkatzen ditu testuaren sinatzaileak.
Hartara, Praileaitz I haitzuloaren eta berau kokatuta dagoen mendi-hegalaren kontserbazioa defendatzen dute.
gentila said,
diciembre 6, 2007 @ 9:30 am
Kaixo,
Harpea Kultur Elkartea (www.harpea.org) «es una asociación cultural sin ánimo de lucro que nace con el objetivo de promover el conocimiento, la defensa y la difusión del patrimonio arqueológico vasco». Uribe Kostakoak (Bizkaia) dira eta lan politak egin dituzte.
Agian haiek ere sinatu nahi dute.
beste barik